ONGI ETORRI :)

Nire interesesak oso zabalak dira, argazkilaritza, gizartea, kultura, gizarte-sareak... ; eta, blog honen bidez, interesgarriak topatzen ditudan berriak zuekin konpartitu nahi ditut. Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2021/05/27

Soriara autokarabanaz


 

Lurralde-konfinamendua amaitu ondoren, nire lehen ihesaldia Soria aldera izan da. Natura eta gastronomia gustatzen bazaizue, zeharo gomendarria

Autokarabanaz "El Cobijo" kanpinera joan gara. Kanpaleku hau oso ondo dago, garbia, jatetxe ona eta Vinuesatik 2 km-ra, eta "La Laguna Negra" 18 km-ra gutxi gorabehera.

Vinuesan bertan parkina dute autokarabanarentzat, baina zerbitzu barik (ez dago elektrizitaterik, ezta ura ere ez)

Bi ibilbide egin ditugu:

Lehena, Santa Ines eski-estaziotik Peña Negra mendira (ibilbide atsegina baina zailagoa umeekin bazoazte); eta bigarrena, Vinuesatik Molinos de Duerora (ibilbide erreza).

Hona doakizue argitaratu dudan bideoa, zuen gustokoa izango delakoan.

 

 

Ondo ibili!



2021/01/04

Artea eta Kodea interesatzen al zaizkizue?

 

Baiezko kasuan, urtarrilaren 14tik 17ra arte,"Art && code: Homemade" izeneko online jaialdia izango da.

Erregistratzen bazarete, profesional horiek ematen dituzten online hitzaldiak ikusi ahal izango dituzue 3 egunez. 

Izen-ematea doakoa da eta hitzaldiak ingelesez izango dira. 


Art && Code: Homemade

2020/05/13

Segurtasun-kopiak hodeian, Backblaze abantaiak eta eragozpenak



Aurtengo apirilaren 18an, blogaren sarrera idatzi nuen azaltzen non gordetzen ditudan nire argazki digitalak. Hemen duzue eskema


Horrez gain, nire ordenagailuararen segurtasun-kopia hodeian daukat, Backblazen enpresarekin hain zuzen.

  • Aldekoa: 
    • Ez duzu ezer egin behar, autimatikoki doa ordenagailua pizten duzunean.
    • Merkea da: 6$/hilabetea edota 60$/urtea
    • Artxiboak biltegiratzeko ez dago mugarik eta ordenagailuaren disko gogorraz gainera, kanpoko diskoen segurtasun-kopia batera gorde dezakezu
    • Raw artxiboak onartzen ditu.
    • Ematen du fidagarria dela
    • Zure artxiboak edozein lekutan ikus dezakezu  etxetik kanpoan zaudenean 

  • Eragozpena:
    • Artxibo mota gehiengoek ez dute aurrerabistarik (JPG artxiboek, bai)

  • Oharrak:
    • Lehen kopia egiteko, artxibo ugari baduzu, astiro doa. Gero arin arin gaurkotzen da. 
    • Artxiboak 30 egun gordetzen dira. Luzerako gorde nahi baduzu, aparte ordaindu behar duzu.
    • Artxiboak jaisteko hiru bide dago: gutxi badira, zuzenean deskarga dezakezu, gehiago badira,  256 GB ala 8 TB kanpoko disko bat bidaltzen dizute. Kanpoko diskoa kobratzen dizute eta, artxiboak jaitsi ondoren, diskoa bidaltzen diezunean, dirua itzultzen dizute.

 Frogatu nahi baduzue, 15 eguneko epea dohainik da. Denbora luzeago frogatu nahi baduzue, 30 egun hain zuzen, erabili ondoko esteka: https://secure.backblaze.com/r/00szn2 -zuek denbora gehiago duzue eta nik hilabete bat debalde-

Eta beste webgunearen bat ezagutzen baduzue segurtasun-kopiak egiteko, mesedez partekatu, beti interesgarria delako.

Ondo segi!


2020/04/21

Lekeitio


Ea gustatzen zaizuen ihazko argazki batzuekin egin dudan bideoa.

Ondo segi!



2020/04/20

Atxondo eta Arrazolako bide berdea


Oraindik etxean gaude konfinatuta baina apurka apurka kaleratuko gara eta ematen du udan hemendik ibili beharko dugula.

Horregatik gaur ekartzen dizuet Bizkaiko ibildibe erraza eta polita: Arrazolako bide berdea

Hemen uzten dizuet argazki batzuekin egin nuen bideoa, zuen gustokoa izango delakoan.

Ondo izan eta zaindu!







2020/04/18

Non gordetzen dituzue zuen argazki digitalak?


Hona hemen miloiaren galdera!


Gaur egun gure argazkiak digitalak direrez, askori gertatu zaigu noizean behin gure artxiboak istripuz galtzea.


Gaur partekatuko dut  nire segurtasun-sistema.



Nire argazkiak LR classic programara inportatzen ditut; eta handik, jatorrizko bertsioa  esportatzen dut kanpoko disko gogor batera eta Google drive webera, eta argazki editatuak nire web-orrialdera.


Nola egiten duzue zuek?